Garbiketa eta mantentze-lanak

Irun y Hondarribia

Garbiketa eta mantentze zerbitzua

Etxeko garbiketa orokorrak, obra amaierako garbiketak eta kristalak, bulegoen garbiketak, pabilioi edo enpresetakoak, komunitateetako garbiketak, etab

AsistHogar Bidasoa

Etxe berri batera aldatu bazara, maizterrak badituzu edo duela gutxi berrikuntzak egin badituzu eta garbiketa puntuala edo obra amaierako garbiketa egingo duen talde profesionala behar baduzu, AsistHogar enpresan daukazu soluzioa.

Gure agentzia zure etxeko beharretara moldatzen da gure bezeroak oso gustura egon daitezen lortzeko.

Obra amaierako garbiketa

Zure etxean edo negozioan obrak egin edo berritu ondoren presaka garbitu behar baduzu, AsistHogar Bidasoan beharrezko baliabide guztiak dauzkagu dena txukun-txukun uzteko zeuk zure denboraz disfrutatu dezazun.

Era horretako garbiketak intentsiboak eta puntualak dira, izan ere zure etxeko edo dendako obra amaitzean hautsez beteta, pintura hondarrak, lurrak edo zoruak distira galduta geratzen dira eta garbiketa sakona behar izaten dute ondoren berriz erabiltzen jarraitzeko.

Garbiketa orokorrak

Gure agentziak garbiketa orokorretarako zerbitzu bat ere badu, bai sektore profesionalerako eta bai etxerako. Zerbitzu honek garbiketa erabatekoa eta osoa eskaintzen du etxeko txoko guztietan.

Era horretako garbiketak hilero egitea gomendagarria da eta batez ere urte-sasoiak aldatzen direnean.

Garbiketa orduka

Zure beharrak puntualak badira, ordukako gure garbiketa zerbitzua kontratatu dezakezu, zure etxera edo lokalera hobekien moldatzen hura hartuz. Zuk erabakitzen duzu eguna eta ordua, baita egin beharreko lana ere.

Zure exijentzien araberako kalitatea

Zure etxeko garbiketa puntuala eta intentsiboa, hala nola etxe bateko edo denda bateko obra amaierako garbiketa askoz ere errazagoa da AsistHogar Bidasoaren zerbitzuekin.

Gure langile talde zabalari esker, kontratazio-prozesu zorrotzetan aurrez aukeratuak izan baitira, kalitatezko lana eta zure exijentziaren araberakoa egingo dela bermatzeko gai gara.

Etxe garbiketa

AsistHogar Bidasoan langile kualifikatuak dauzkagu etxe bakoitzaren beharretara eta nahi duen hartara moldatzeko. Etxebizitza, apartamentua edo etxea baduzu, etxera joango zaizun gure zerbitzuko langileak txukun-txukun utziko dizu.

Zerbitzu honen barnean etxeko garbiketa orokorra edo garbiketa sakonagoa ere sartzen da, hasi lurrak, bainuak, gelak garbitzetik eta hautsa kendu, xurgagailua pasa eta kristalak garbitzeraino.

Kristalak garbitzea

AsistHogar Bidasoan negozioetako eta etxeetako kristalen garbiketarako zerbitzu berezia eskaintzen dugu, profesionalek egina, eta zerbitzu azkarra eta segurua emango dute.

Ez du axola kristalak toki zailetan edo iristeko arazoak badituzte, tresna guztiak dauzkagu.

Komunitateetan garbiketak

Badakigu zeinen garrantzitsua den komunitate bateko egoera mantentzea eraikinen erabileragatik eta pasatako denboragatik balioa galdu ez dezan. Horregatik konprometitzen gara komunitateei kalitatezko garbiketa-zerbitzua ematera, zerbitzua ematen duen profesionaletako bakoitzaren esperientzia zabalak abalatuta. Horri esker, jabeen komunitateei eskainitako zerbitzuen tramite ekonomikoak eta maiztasuna programatzeko aukera dugu.

Gure bezero batzuk

Agian interesatzen zaizkizu beste zerbitzu hauek ere …

Laguntza zerbitzuak

  • Adinekoen zaintza
  • Adinekoei laguntza ematea
  • Haurrak zaintzea: Haurtzainak

Informazio gehiago

Etxeko zerbitzuak

  • Etxeko garbiketa
  • Arropa garbitu eta lisatu
  • Etxeko janaria
  • Enkargu txikiak

Informazio gehiago

Enplegu aukeraketa

  • Barneko langileak aukeratu eta lanean jartzea
  • Kanpoko langileak aukeratu eta lanean jartzea
  • Tramite eta zerbitzuetan kudeaketa eta aholkularitza

Informazio gehiago

Hitz egingo dugu?

Gure zerbitzuetako edozeini buruz gehiago jakin nahi baduzu eta AsistHogar enpresak eman ditzakeen abantaila guztiez disfrutatzen hasi nahi baduzu, zalantzarik gabe jarri gurekin harremanetan 943043833 telefono zenbakira deituz. Hitzordua jarriko dugu eta aurrekontua egingo dizugu erabat dohain eta inolako konpromisorik gabe.

Oficina en Irún

Dirección:
C/ Vera de Bidasoa 12 Bajo
(frente al parque del Pinar)
20301 Irun (Gipuzkoa)
Teléfono:
943043833
Horario Invierno:
de LUNES a JUEVES
Mañanas: de 10H a 13H
Tardes: de 17H a 19H30
VIERNES
solo mañanas de 10H a 13H
Verano
de LUNES a VIERNES
de 10H a 14H
E-Mail:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Oficina en Hondarribia

Dirección:
C/ San Pedro 15 Bajo
20280 Hondarribia (Gipuzkoa)
Teléfono:
943573104
Horario:
De LUNES a VIERNES
de 10H a 14H
E-Mail:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Síguenos en

Avisos legales

Agencia de colocación AUTORIZADA Nª 9900000557

Diseño web by Optimizatuempresa