AsistHogar Bidasoa
AsistHogar Bidasoan etxe eta familia bakoitzeko egoera partikularrari erabat egokitutako zerbitzua eskaintzen dugu. Gure bezeroen etxeko benetako beharrak ezagutzeaz arduratzen gara eta horrela bakoitzaren beharretara moldatzen dugu langile profesionalaren aukeraketa zorrotza.
Arropa lisatzea, garbiketa (arropa garbitu, lehortu eta gorde), sukalde zerbitzua, etxea garbitzeko zerbitzua (bai orokorra eta bai sakona), etxea antolatzea edo behar den erosketa edo enkargu mota oro egitea dira eskaini ditzakegun zerbitzuetako batzuk.
Etxeko zerbitzuak orduka
Etxeko zerbitzuko langileak orduka edo asteko egun batzuetan kontratatzea pentsatzen ari bazara, kanpoko langileetan aukera zabala daukagu eta behar duzun lan horiek eta kontratuan zehazten diren haiek modu egokian egingo dituzte.
Zeuk erabakitzen duzu zein funtzio eta lan egin behar diren.
Etxeko zerbitzuak barneko langileekin
Etxeko langile bat kontratatzea pentsatzen ari bazara, AsistHogar Bidasoa enpresak barneko langileen zerbitzua eskaintzen dizu aukeraketa zorrotza egin ondoren. Gure langileak oso kualifikatuak dira eta esperientzia frogatua dute, edozein egoeraren aurrean egoki jokatzeko gai direnak.
Garbiketarako produktuak.
Zeuk aukeratu ahal izango duzu langileak zein produktu erabiliko dituen zerbitzuak emateko garaian, alegia, zeuk dauzkazun produktuak erabiltzea edo AsistHogar Bidasoak ematea behar diren material profesional guztiak. Eta garbiketa berezi ekologikoak eta vaporettarekin egitea behar izanez gero, beharrezko materialak dauzkagu.
Ez egin zalantzarik zure etxerako zerbitzurik onena kontratatzerakoan; bai barneko gure langileak eta bai kanpokoak behar duzun lan hori egiteko oso egokiak dira. Ordua da denbora aprobetxatu dezazun, gainerakoaz geu arduratuko gara.