AsistHogar Bidasoa
AsistHogar Bidasoa enpresan profesionalik onenak dauzkagu adinekoak eta mendekoak zaintzeko, langileen hautaketa-prozesu zorrotzak egiten ditugulako. Gure langileek sektorean esperientzia zabala eta erreferentzia kontrastatuak dituzte funtzio horiek betetzeko.
Gure eskatzaileen ezaugarriak zehaztea funtsezkoa da haien egoera ulertu eta dauzkaten beharretara egokitutako laguntza mota eskaintzeko.
Pertsona gaixoak edo eriondoan daudenak zaintzea
Gaixo bat zaintzeak esan nahi du berori osatzeko eskatzen dituen zerbitzu guztietan sartzea. Gure profesionalak pertsona proaktiboak dira, zaintzeko eta errutina bat planifikatzeko gai direnak eta azken orduko egoerei ere aurre hartzen dietenak.
Gaixotasun luze batengatik edo bestela eriondo edo errehabilitazio une puntual baterako laguntzarik behar baduzu, AsistHogar Bidasoan aurkituko dugu zure beharretara egokitzen den zerbitzua.
Desgaitasuna duten pertsonen zaintza
Desgaitasun fisikoa edo psikologikoa duten pertsonak zaintzeko, eguneroko bizitzan erabateko laguntza behar dutenak zaintzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gure langileek beharrezko ezagutzak dauzkate pertsona horiek zaindu eta ulertzeko. Pertsonei ematen zaien tratua da gure filosofiaren beste zutabe funtsezko bat.
Adineko pertsonak artatu eta zaintzea
Adineko pertsonak zaintzeak konfiantza eta esperientziarik handiena eskatzen du. Hori dela eta, bezero bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzu profesionalak eskaintzen ditugu.
Laguntzen eskaintza zabala daukagu, hasi etxeko eta eguneroko zereginak egitetik, etxetik kanpo eta barnean laguntza eta babes emozionala eman eta ospitale eta egoitzetan laguntza emateraino.
Mendeko pertsonak artatzea
Berehalako arreta da gure premisa eta konpromisorik nagusiena mendekotasuna duten pertsonekin eta beren familiartekoekin. Behar duzun laguntza garbitasun eta janztearekin zerikusia duten eguneroko zereginak badira edo mugitzeko edo sendagaiak emateko laguntza bada zuk behar duzuna, guk lagun zaitzakegu.
AsistHogar Bidasoan mendekotasuna duten pertsonentzako laguntza osorako zerbitzuak aurkituko dituzu.
Ongizatea eta bizi-kalitatea
Gure helburua zuen ongizatea da eta zuen bizi-kalitatea hobetzea. AsistHogar Bidasoan guztiaz arduratzen gara maite dituzuenak esku onetan egon daitezen. Gure zerbitzuetan profesionaltasun eta konfiantzarik handiena bermatzen dugu, izan ere laguntza ematea da gure berezitasuna.